2015(e)ko uztaila 31, ostirala

JAZZALDIAK


50. Jazzaldia "Acorde"

Alfredo León

Aurten Euskadiko jazzaldiak pasatu zaizkit beraien kartelak argitaratu gabe, baina hemen daude hirurak.
Donostiako jazzaldirako Alfredo León nafarraren kartela aukeratu zen. Bere esanetan, musika akordeak nota batzuekin lortzen den bezala, bere akorde bisuala hiru koloreekin egiten du: urdina (itsasoa), horia (eguzkia eta area) eta fuksia (jazza)
Gazteizko jazzaldirako Itziar Baigorrik aho zabalik duen abeslari baten irudia erabili du. Abeslariak gardenia bi janzten du bere buruan, orain dela 100 urte jaiotako Billie Holliday abeslaria gogorazteko, antza.
Getxoko jazzaldiaren kartelean, egilea ezagutzera eman ez dena,  saxofonista baten irudia dago, koloreetako keekin osatua balego bezala.
_________________________________________________________

Este año se han pasado los festivales de jazz vascos sin publicar sus carteles en el blog, pero aquí están por fín.
Para el Festival de San Sebastián fue elegido un cartel de Alfredo León. Como él mismo dice, de la misma manera que un acorde musical se forma con varias notas superpuestas, el acorde visual de su cartel  lo hace con tres colores: el azul (el mar), el amarillo (el sol y la arena) y el fucsia (el jazz).
Para el de Vitoria la diseñadora local Itziar Baigorri utilizó la imagen de una cantante en plena actuación. Esta cantante luce dos gardenias en su pelo, lo que parece ser una referencia a Billie Holliday de la que se cumplen 100 años de su nacimiento.
Y en cuanto al de Getxo, del que no se ha dado a conocer el autor, tiene la figura de un saxofonista que aparece formada por un conjunto colorístico que simula humo.


39 Festival de Jazz Vitoria-Gasteiz  Gasteizko Jazzaldia

Itziar Baigorri


XXXIX Getxo Jazz

2015(e)ko uztaila 25, larunbata

ORIGINAL POSTER


Orain dela gutxi Bartzelonako kartelen denda honen berri izan dut.
Bertan kartel zaharrak zuzenean, internetez bidez edo enkantean saltzen dituzte.
Oso kartel interesgarriak dituzte salgai, azken enkantearen katalogoan ikus daitekeen bezala (Dendaren webgunean deskarga daiteke)
Enkante horren katalogoaren azalean aurkeztutako Rafael de Penagosen "San Sebastián" kartela 5.000 €-tan saldu zen!
Enkanteari buruzko artikulua agertu zen El Diario Vascon eta erreportai txikia emititu zen Euskal Telebistan.
______________________________________________________________

Hace poco supe de la existencia de esta tienda barcelonesa especializada en carteles antiguos, con venta directa, a través de internet y en subasta. 
Sus carteles son  muy interesantes como podemos ver en el catálogo de la última subasta, que se puede  descargar desde internet.
En la portada de ese catálogo aparece la imágen  del cartel "San Sebastián" de Rafael de Penagos, que logró ser vendido por ¡¡5.000euros!!
En el Diario Vasco apareció un artículo sobre la subasta  y en Euskal telebista se emitió un pequeño reportaje.


Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen kontsulta daiteke:

webgunea: original poster barcelona
facebook: original poster barcelona

_______________________________________________________________________

Para más información sobre Original Poster:

web: original poster barcelona
facebook: original poster barcelona

2015(e)ko uztaila 24, ostirala

UDAKO ZEZENKETAK 2015



Feria del toro-San Fermín 2015 Pamplona-Iruña

Vicente Arnás

Hauexek dira Euskal Herriko hiriburuetan udan  izango diren zezenketen kartelak.

Iruñako kartela Vicente Arnás artista madrildarraren lana da. Zezenketen karteletan ohikoa ez den pikadorearen irudia aukeratu zuen. Pikadoreak gaur egun normala ez den  "gorguera" janzten du bere lepoan eta makila gorantza du, baina ez dugu ikusten "puya" izeneko punta (irudia gogorregia ez izateko, antza) 
_________________________________________________________________

Estos son los carteles de las corridas de toros que se celebran este verano en las capitales vascas.

El de Pamplona es obra del artista madrileño Vicente Arnás. En el cartel aparece la figura del picador, algo que no es muy habitual en los carteles taurinos. 
Parece ser que para no herir sensibilidades, Arnás optó por presentar la vara en alto no mostrando la puya. Por otro lado, el picador luce en su cuello una gorguera que no corresponde con nuestra época, sino con el siglo XVI o XVII.


Bilbao 2015

Javier Riaño

Bilboko kartela Javier Riañok diseinatu du, BilboArteko zuzendaria izandako artistak. 
Kartelean toreatzailearen jaka berdea aurkezten du tendidoaren oholaren gainean, kolore gorria eta zuria dituena, Bilboko banderaren koloreak. Lehenengo begiradan ohartu ez banintzen ere, jakan, bordaturik, Bilboko eraikin batzuk daude: Guggenheim Museoa, Aldondegia, Iberdrola dorrea, Santiago Calatravaren "Zubi zuri"  zubia eta Arata Isozakiren "Isozaki atea" izeneko eraikin multzoa.
______________________________________________

El cartel bilbaino es obra de Javier Riaño, artista que fue director de BilboArte.
En el cartel podemos ver la chaquetilla verde de un torero dispuesta sobre el tendido rojo con las letras en blanco. Estos dos colores corresponden  a los de  bandera de la villa.
Aunque en una primera visión no me dí cuenta, sobre la chaqueta aparecen bordadas las figuras de varios edificios bilbainos: el Museo Guggenheim, la Alhóndiga, la torre Iberdrola, el puente de Santiago Calatrava llamado "Zubi zuri" y "Isoski atea", que es como se conoce al complejo diseñado por el arquitecto Arata Isosaki.




Donostia 2015

Agencia Arista

Urte bitan zezenketak izan gabe Donostian berriro izango dituzte aurten.
Kartelean, atzetik, Ondarreta hondartzan dagoen toreatzailea ikusten da, kapotea beherantza duena eta Santa Clara uharteari begira dagoena.
________________________________________________________________

Después de dos años sin festejos taurinos las corridas de toros de agosto vuelven a San Sebastián.
En el cartel podemos ver a un torero de espaldas, con el capote hacia abajo y mirando hacia la isla de Santa Clara desde la playa de Ondarreta.


Vitoria-Gasteiz 2015


Gasteizko zezenketen kartelak, bere aldetik, antzinako toreatzailearen irudia dauka. Aurtengo Malagako zezenketen kartela gogorazi dit...
__________________________________________________________


Para el cartel de las corridas de Vitoria, la imagen de un torero con un toque antiguo. Me ha recordado al cartel de la feria taurina de Málaga de este año...


Málaga 2015



Baiona 2015

André Lascounnes

Eta Baionako zezenketak iragartzeko André Lascounnesen lana, urte batzuetan irudi berbera erabili ondoren. 
__________________________________________________________________

Y para anunciar los festejos taurinos de Baiona la obra del artista local André Lascounnes, después de varios años utilizando la misma imagen.




2015(e)ko uztaila 11, larunbata

CINE DE PAPEL


"Cine de papel. El cartel de cine en España"

Askoren artean. Ayuntamiento de Zaragoza (Zaragoza, 1996)

1. ed. 195 orr. 

1996an Espainiako zinema kartelgintzari buruzko erakusketa egon zen ikusgai Zaragozan, La Lonja izeneko eraikinean. Erakusketa horren katalogoa dugu liburu hau.
Zinema kartelgintzari buruzko artikulu batzuez gain, Espainiako kartelgile esanguratsuen lanak ikertzen dira: Antoni Clavé, Iván Zulueta, Cruz Novillo, Óscar Mariné, MAC eta Janorenak.
Bestalde, gure zinema kartelgintzak 1996ra arte izan duen garapena argi ikusten da liburuan daukagun irudi bilduma ederrean.
___________________________________________________________________

Entre el 25 de junio y el 18 de agosto del 1996 se pudo ver en Zaragoza una exposición sobre el cartelismo cinematográfico español. Concretamente, en el edificio de La Lonja.
Este libro es el catálogo de la exposición, que fue organizada por el Ayuntamiento de la ciudad.
Además de unos artículos sobre el cartel cinematográfico en general, se analiza el trabajo de los cartelistas más reconocidos: Antoni Clavé, Iván Zulueta, Cruz Novillo, Óscar Mariné, MAC y Jano.
Por otro lado, podemos ver la evolución del cartelismo de nuestro cine hasta el año 1996 observando la colección de imágenes que el catálogo nos propone. 

2015(e)ko uztaila 8, asteazkena

FRINGE 2015




John Imray (7 urte)

Jadanik ezaguna da aurtengo Fringeren kartela. Urtero bezala kartela Eskoziako eskolaumeen arteko lehiaketan aukeratu da. 5300 proposamenen artean 7 urteko ume baten kartela da irabazlea. Zelako artista!
________________________________________________________

Ya se ha dado a conocer el cartel del Fringe de este año. 
Como siempre el cartel ha sido seleccionado a través de un concurso entre escolares de diferentes centros de Escocia. Este año el ganador ha sido el trabajo de un niño de 7 años, elegido de entre 5300 propuestas. ¡Menudo artista!

2015(e)ko uztaila 6, astelehena

SANFERMINAK 2015


San Fermín 2015 ("Kilikon")

Javier Erice

Hauxe da aurtengo Sanferminak iragarriko dituen kartela. Bertan Caravinagre kilikiaren alboko irudi handia ikusten da eta, beste aldean, siluetaz eginda, burla egiten dion ume batena. Kontua da Caravinagre kilikirik bildurgarriena omen dela.
Kartelaren egilea Javier Erice da, Artes y Oficios Eskolan ikasitakoa, nahiz eta gaur egun pinturaz bizi ez dena.

__________________________________________________________

Este es el cartel de Sanfermines de este año. En él aparece de perfil el kiliki Caravinagre, que dicen es el más temido por los niños pamplonicas. En el lado contrario, podemos ver la imagen en silueta de un niño que le hace burla.
El autor es Javier Erice, vecino de Pamplona  y formado en la Escuela de Artes y Oficios  aunque no se dedica profesionalmente a la pintura.


Beste zazpi kartel hauek izan ziren finalistak...

"La despedida de los gigantes-Zortzi irudi daude goitik ikusita,  Iruñako zortzi erraldoi dantzan, antza
"San Fermín Pamplona Lovers"-Hondo zuriaren gainean irudi geometriko gorria dauka, San Fermínen irudia osatzen duena, eta, beheko aldean, pentagonoaren barruan, zezenarena. 
"Ciudad abierta/Hiria zabalik"-Hondo gorriaren gainean zezen baten irudia, adarren ordez, besarkatzen dituzten besoak dituena.
"Urdin gorri"-Urdina, gorria eta beltza erabiliz, dantzaria, kilikia eta emakume bat agertzen dira, goitik ikusitako hiru zezenekin batera.
"8 días de rojo y blanco"-Entzierroa gaitzat hartu du egileak.Korrika egiten duten gizon emakumeek uzten duten lekuak zezena irudikatzen du, adar bat galdutako gerrikoa delarik.
"Mogollón"-Santuaren prozesioa irudikatzen du komikien estiloan. Gehiegizko irudiak kartel baterako, nire gusturako.
Euskerazko testuan akats pare bat dago: "uztalaren" eta "14ara" idatzita daude "uztailaren" eta "14ra"-ren ordez. Nahiz eta akats hau izan finalera pasatzea onartu zuten, lehiaketa irabaztekotan aldaketak egitearen konpromezuarekin.
"Estallido y recompensa"-Kohete gorriaren txinpartak zezenaren buztana bihurtuta.
__________________________________________

Y estos son los otros carteles finalistas...

"La despedida de los gigantes-Ocho figuras vistas desde arriba, ocho gigantes de Pamplona danzando.
"San Fermín Pamplona Lovers"-Sobre un fondo blanco una figura geométrica representando a San Fermín. Dentro del pentágono, la figura de la cabeza de un toro.
"Ciudad abierta/Hiria zabalik"-Figura de un toro sobre fondo rojo. En vez de cuernos tiene brazos en posición de recibimiento.
"Urdin gorri"-Utiliza el azul, rojo y negro en las figuras de un dantzari, un kiliki y una mujer, además de tres toros vistos desde arrriba.
"8 días de rojo y blanco"-El encierro como tema. Los hombres y mujeres que corren dejan un hueco en su camino, hueco que aparenta  la figura de un toro, uno de cuyos cuernos es  completado con una faja roja.
"Mogollón"-Imagen de la procesión en estilo comiquero. Tiene multitud de detalles, lo que sirve para una ilustración, pero para cartel resulta excesivo.
En el texto en euskera hay dos erratas: en vez de "uztailaren" y "14ra" está escrito "uztalaren" y "14ara". El jurado permitió que el cartel pudiera competir en la final, con el compromiso de cambiar el texto en el caso de que fuera elegido.
"Estallido y recompensa"-Las chispas de un cohete rojo convertidas en el rabo de un toro.


"La despedida de los gigantes"


"San Fermín Pamplona lovers"


"Ciudad abierta/Hiria zabalik"


"Urdin gorri"


"8 días de rojo y blanco"


"Mogollón" 

Carlos García López


"Estallido y recompensa"